¡Haciendo la calle! ibilbidea ezkutuko istorioak ezagutzeko

URBANBAT-ek ¡Haciendo la calle! ibilbide parte-hartzailea antolatu du hurrengo abenduaren 15erako, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetatik pasatuko dena. 10 puntu artistikoen bitartez, auzo horietan bizi izandakohainbat emakumeen ezkututako istorioak ezagutzeko aukera izango dugu.

Ekimen honen sorkuntzan hainbat auzokide, artista, kultur eragile eta erakunde publikok egin dute lan, hiriko erronka honen konponbidea diseinatzeko eta herritarren esku-hartzea sustatzeko xedearekin.

Ibilbidea arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Bilborock-etik. Anabela Turlione artistak lagunduko digu. Gaur egun Digipen institutu teknologikoan aritzen da irakasle moduan eta Chicagoko ‘Peoples Culture’ talde artistikoarekin egiten du lan.

Ekimen hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, eta egun horretan ospatuko den Gau Irekia-ren barne dago. Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute.