Prestik 2018 lanbide-etorkizunaren inguruan

Abenduaren 12 eta 13an ospatuko da Euskaduna Jauregian Prestik Enplegu Azoka, gazteek lanbide-etorkizunaren inguruko laguntza jaso dezaten, eta enpresen, heziketa-zentroen eta erakunde publikoen arteko elkargunea eskainiz.

Azokara gerturatzen direnek hainbat gune izango dituzte eskura euren beharrak asetuko dituen informazioa jasotzeko. Aipatzekoak dira, besteak beste, lan-poltsa, non gazteek lan eskaintzetan izena emateko aukera duten, hala nola, bertan egongo diren 16 orientazio-mahaiak, curriculum-a txekeatzeko eta elkarriztei aurre egiteko teknikak ezagutzeko.

Horrez gain, Prestik-ek Erasmus+ programa eta Eures Sarearen inguruko informazioa ere eskainiko du, unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleentzat eta tituludunentzat, hurrenez hurren. Gainera, Bizkaian dauden enplegu, ekintzailetza eta heziketa programen inguruko informazioa ere eskuragarri egongo da.

Azokarako sarrera doakoa da baina jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Informazio gehiago jasotzeko bisita ezazu webgune ofiziala.