Anima zaitez inauteriak iragarriko dituen kartela diseinatzera!

2019ko otsailaren 28tik matxoaren 5era arte inauteriak ospatuko dira Bilbon, baina aurretik data garrantzitsu horiek iragarriko dituen kartela ezagutu behar dugu. Dagoeneko kartela erabakitzeko lehiaketa martxan da eta urtarrilaren 25ean itxiko da. Animatuko zara diseinatzen?

Bai profesionalek eta baita diseinua gustuko duten pertsonek parte hartu dezakete lehiaketan. Lanak jatorrizkoak eta kolore eta teknika librezkoak izango dira, goiburu edo izenburu bat edukiko dute eta ez dute autorearen sinadurarik izango.

Kartelak honako testu hau izango du:

BILBAO 2019
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 28 – 5 Marzo

Lanak urtarrilaren 25eko eguerdiko 14:00ak baino lehen aurkeztuko dira, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailan (Venezuela enparantza 2. 5º. 48001 Bilbo), 9:00etatik 14:00etara. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.

Epaimahaia Jaien Batzorde Mistoko ordezkariek eta kulturaren eta diseinuaren munduko ordezkariez osatuta egono da, eta eurek erabakiko dute zeintzuk izango diren sei kartel finalistak.

Honela banatuko da botoen balioa:

  • Herritarrek tokian bertan emandako botoak (% 33)
  • Herritarrek udalaren web orriaren bidez emandako botoak eta hedabide laguntzaileek emandako botoak (% 33).
  • Epaimahaiaren irizpena, diseinuaren munduko profesionalen ordezkaritzak garrantzi handia izango duelarik (%33)

Kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak hemen.