Gazteentzako 66 etxebizitza eraikiko dira Zorrotzaurren

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin sinatu duten hitzarmenari esker, Zorrotzaurren gazteentzako 66 zuzkidura-etxebizita eraikiko dira. 35 urte baino gutxiago dutenentzat izango dira, batez ere, Bilbon erroldatuta daudenentzat.

Etxebizita berri horietan bizitzeko baldintzak alokairuan dauden etxebizitza publikoen berdinak izango dira, beraz, hileko alokairua etxearen tamainaren eta familia-unitatearen diru-sarreren araberakoa izango da.

Zuzkidura-etxebizitzak aldi baterako irtenbidea dira, bertan bizi direnak ezin baitira bost urte baino gehiago bertan egon, eta hori dela eta, gazteen beharrizanak betetzeko erabat aproposak dira.

Proiektu honek bat egiten du Etxebizitza Sailak Larreagaburun (86) eta Arangoitin (60) eraikitako etxebizitzekin, hemendik gutxira Txurdinagan egongo direnekin (107) eta 2019an auzo horretan bertan lizitatzea aurreikusita dauden 72ekin. Orotara, Bilbon 391 zuzkidura-etxebizitza izango dira.