Gazteei zuzendutako proiektu berritzaileentzako diru-laguntza berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu berria aurkeztu du; gazteen eta elkarteen arteko sormenean eta talde-lanean oinarritutako ideiak, produktuak eta zerbitzuak sarituko dituena. Aurkeztutako proiektuak 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduak egon beharko direla. 

Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan duten elkarteak, elkarteen federazioak eta irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatuak izan daitezke hautagai, beti ere gazteriaren arloan lan egiten dutela.

Gizartearentzat onuragarriak diren edota gazteen jokaera gaitasuna hobetzen dituzten proiektuak bilatzen dituzte, honen helburu nagusia Bizkaiak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzea baita.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik. Badaukazu ideia berritzailerik? Bete ezazu formularioa! Hemen irakurri ahal dituzu oinarriak. Informazio gehiago behar baldin baduzu egin klik hemen.