Leku gehiago ikasgeletan abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra arte

Abenduaren 15etik eta urtarrilaren 27a bitartean, Bilboko udal ikasgeletan ikasleentzako leku gehiago eskainiko dira asteburuetan. Horrela, ohikoak diren 167 lekuei, beste 330 batu behar zaizkio. 120 Deustuko Udaltegian egongo dira, eta 108 eta 102, Basurtukoan eta Santutxukoan, hurrenez hurren.

Orotara, ikasleek 685 leku izango dituzte eskura astegunetan, eta 547 asteburuetan, azterketa garaian dituzten beharrak asetu ditzaten. Ikasgelak hiri osoan zehar daude sakabanatuta, eta Udaltegietan, zenbait kiroldegi eta liburutegietan eta Azkuna Zentroan daude.

Kontsulta ezazu ordutegi, helbide eta lekuen inguruko informazio eguneratua hemen.