BiziGo Student! ekimenaren bigarren edizioa Alde Zaharran

Bilboko Udalak martxan jarri du urte honetan BiziaGo Student! ekimenaren bigarren edizioa, Alde Zaharraren merkataritza berpiztea helburu duela. Aurten edizioan gazteak izan dira protagonista nagusiak.

Bizkaiko barne dekoratzaile eta diseinatzaileen elkargo ofizialak parte hartu du proiektuaren garapenean eta Gasteizeko Euskadiko Goi Mailako Diseinu Eskola publikoko 9 ikaslek hartu dute parte. Proiektuak botazio epeak iraun zuen bitartean egon ziren ikusgai. Azaroaren 22an, aurtengo irabazlea aurkeztu zuten.

Joana Adot nafarra izan da aurtengo irabazlea. Gazteak serigrafiako ehungintza denda eta tailerrak sortzeko proiektua aurkeztu zuen, Artekale 2an kokatutako lonja batean. Diseinu orginal batekin ausartu zen, hainbat kolore, forma eta testura erabiliz. Zorionak!