Matxismoaren inguruan kontzientziatzeko ipuinen lehiaketa

Fair Saturday-k, Bilboko Udalaren babesarekin, urteko ipuin lehiaketaren 2.edizioa jarri du abian, 8 eta 23 urteen arteko gazteei zuzendua dagoela. Aurten matxismoa izango da gai amankomuna. Izena emateko epea badago zabalik eta otsailaren 10ean itxiko da.

Edizio honek matxismoak duen problematikaren inguruan kontzientziatzea du helburu. Horretarako, sormena sustatzea, arte eta kultura garatzea, eta mundu humanoagoa lortzea bilatzen dute.

100 €-ko 15 sari egongo dira, 3 kategoria bakoitzeko. Dirua irabazle bakoitzak aukeratutako arazo sozialetara zuzenduta egongo da. Hiri bakoitzeko ipuin irabazleak liburu bilduma batean argitaratuko dira. Beste 15 ipuinek aipamen berezia jasoko dute.

Irudimena askatu eta klikatu hemen parte hartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, webgunera jo.

Irakurri hemen lehiaketaren oinarriak.