Etorri MUSIKFEST-era bertoko bakarlari eta talde gazteak ezagutzeko!

Bertoko bakarlari, banda zein DJ gazte berrien lanak ezagutu nahi badituzu, hurbildu zaitez MUSIKFEST jaialdira! Abenduaren 26an, Bilborock-en, musika estilo ezberdinetako 12 talde zein bakarlarik parte hartuko dute!

MUSIKFEST jaialdiak Bilborock-eko oholtzara igotzeko aukera eskaintzen die talde eta bakarlari gazteei. Abenduaren 26an, 17:30etatik 22:00 etara,  musika eta gazteak izango dira protagonista. Gainera, kontzertuak musika estilo ezberdinetakoak izango dira; hard-rock, rock-punk, hip-hop, pop-rock eta euskal musika.

Sarrera doakoa izango da. Etorri zure lagunekin musikaz gozatzera eta ondo pasatzera!