Bederatzi artista protagonista BilbaoArten

Bederatzi artista izango dira protagonista 2019 honetan BilbaoArte-ren erakusketetan. 2018an egoiliarrak izandakoak dira denak. Otsaila eta azaroa bitartean aurkeztuko dituzte euren lanak, ekoizpenerako diru-laguntza bati esker eta erakusketa-katalogo sormenarekin batera, biak BilbaoArteko lantegietan garatuak.

Artistak “Ateak Zabalik 2018” talde erakusketan ebaluatuak izan ziren. Lanen goi-maila kontutan hartuta, eta deliberazio luze baten ondoren, bakarkako bost eta taldeko bi erakusketa proposatu ditu epaimahaiak.

Honako hauek dira BilbaoArte-n euren lanak erakutsiko dituzten artistak, eta erakusketetarako dagozkien datak.

  • Pablo Marte – Otsailaren 15etik martxoaren 15era.
  • Álvaro Albaladejo eta Cristina Ramírez – Martxoaren 22tik apirilaren 17ra.
  • Raquel Asensi – Maiatzaren 3tik 31ra.
  • Borja Gómez eta Anaïs Boudot – Ekainaren 7tik uztailaren 5era.
  • Fernando Renes – Abuztuaren 30etik irailaren 20ra.
  • Mabi Revuelta – Irailaren 27tik urriaren 18ra.
  • Mar Reykjavik – Urriaren 25etik azaroaren 22ra.

“Ateak Zabalik 2019” talde erakusketak abenduaren 5ean irekiko ditu ateak eta abenduaren 17an itxi.