“Istorio Biziak” mikro-kontakizun lehiaketa

Bilboko Udalak, lehenengoz, “Istorio Biziak” mikro-kontakizun lehiaketa antolatu du, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren barruan. Lanak aurkezteko epea dagoeneko dago zabalik, eta datorren otsailaren 1ean itxiko da.

18 urte baino gehiago dutenek, edozein nazionalitate edo bizileku dutela ere, parte hartu dezakete lehiaketa honetan. 100 eta 150 hitz arteko textua idatzi behar da, beti ere jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango direla. Sariak otsailaren 24ean emango dira aditzera. Parte hartu nahi dutenek webgune honetan aurkituko duten formularioa bete, eta euren lana atxiki beharko dute.

Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako mikro-kontakizun onenak jasoko du sari bakarra, bi lagunentzako afaria edo bazkaria Uribarriko 2. Barrutiko jatetxe batean eta diploma izango dela. Era berean, euskarazko kontaera labur onenak eta gaztelaniazko kontaera labur onenak ere saria jasoko du; liburu elektroniko bana (Kobo Clara HD 6” Táctil Black) + diploma, hain zuzen.

Hona hemen lehiaketaren oinarriak.