Kontsulta ezazu Bilborock-en urtarrilean gertatuko dena!

Hilabete berriari hasiera eman diogu, eta ,horrekin batera, Bilborock-en agenda berria ere etorri da gurera… eta denontzako eta gustu guztietarako planak aurkezten dizkigu oraingoan! Kontzertuak, bideojokoak, hizkuntzak, teknologia edota zinema izango ditugu eskura, izan ere, Bilborock ez da bakarrik musikaren sinonimo.

Besteak beste, Reggae eta euskal kulturaren arteko elkarlanaz gozatzeko aukera izango duzu Euskal Dub Etxea Sound System-en eskutik. Gainera, antzerkizale amorratua bazara, antzez testu andrazko idazle amateurren lehenengo topaketak zure gustukoak izango dira.

Agenda:

  • Urtarrilaren 5ean — 20:00 : DUB DUT #2. Reggae musika topaketak, non Euskal kultura eta reggae musika batuko diren  autoekoiztutako sound system baten bitartez. Sarrera salmenta aurretik: 3€ (Bilborock eta sare sozialak) / Sarrera salmenta lehiatilan: 5€.

  • Urtarrilaren 12an — 11:30-13:00 : SAYDI. Workshop. Sarrera salmenta aurretik: 15€ (ikasleak) / 20€.

  • Urtarrilaren 12an — 21:00 _ MDE CLICK + ORGANIC NAME (Ébano & Zevex). Sarrera salmenta aurretik: 9€ / Sarrera salmenta lehiatilan: 12€.

  • Urtarrilaren 13a — 18:00 : BILBO GOTH DARK. Beldurrezko dantza ikuskizuna. Sarrera salmenta aurretik: 10€.

  • Urtarrilaren 18, 19 eta 20an : BBK OPEN SCIENCE 2019. DIYBIO, BIOHACKINA & COMMUNITY LAB FEST. “Zientzia ireki eta parte-hartzailearen festibala da. Behatu, esploratu, esperimentatu eta zientzialari profesionalen antzera zientziaz gozatu. Biohacking, bioartea, biofabrikazioa, neurozientzia, mikrobiologia, genetika, osasuna eta Zuk Zeuk Egin Biologia (DIYbio) mugimenduak eskeintzen digun guztia zure eskura izango duzu, adin guztietarako giro dibertigarri eta interesgarrian”.

  • Urtarrilaren 18 eta 19an — 21:30 : ALEX CLAVERO #mimadreestrendingtopic. Sarrera salmenta aurretik: 12€ (www.muskaze,net) / Sarrera salmenta lehiatilan: 15€.

  • Urtarrilaren 23an — 19:00 : “ONGI ETORRI”. Dokumentala. Sarrera dohainik.

  • Urtarrilaren 24an — 18:00 : PECHAKUCHA #ANDREkintzailea. Emakume ekintaileak. Sarrera doihainik.

  • Urtarrilaren 26an — 11:30 : ANTZEZ TESTU ANDRAZKO IDAZLE AMATEURREN LEHENENGO TOPAKETA. Barrikahitza: “Troyanas”. Sarrera dohainik.

  • Urtarrilaren 26an — 20:30 : MI DULCE GEISHA + GI. “La máquina funciona bien”. Sarrera salmenta aurretik: 6€ (Taberna Alboka, Santurtzi) / Sarrera salmenta lehiatilan: 8€.

  • Urtarrilaren 27an — 11:30 : ANTZEZ TESTU ANDRAZKO IDAZLE AMATEURREN LEHENENGO TOPAKETA. “Krisiak du errua!” Zuz. Rosane Mateo. Sarrera dohainik.

  • Urtrarrilaren 27an — 19:30 : “AQUI NO PAGA NADIE” Dario Fo. Sarrera salmenta aurretik: 10€ (Bilborock) / Sarrera salmenta lehiatilan: 10€.

  • Urtarrilaren 30 eta 31an — 18:30 : EMAKUME-ON: IKUS-ENTZUNEZKO ESPARRUAREN EMAKUME SORTZAILEEN II. Sarrera dohainik.

Zure zain egongo gara!