“Darabilbo” programa euskararen erabilpena sustatzeko

Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak bat egin dute euskararen erabilpena sustatzeko asmoz, eta “Darabilbo” programa martxan jarri dute, kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduera eta lantegietan oinarrituz.

“Erabili Euskara Bilbon” lelopean, hamaika ekintza garatuko dira urte osoan zehar, uztailean eta abuztuan izan ezik. Doakoak izango dira denak eta euskaraz dakiten eta euren denbora librean euskara erabili nahi dutenentzat daude zuzenduak. Besteak beste, Arte Ederren Museora eta Guggenheimera bisita gidatuak, Euskal Dantzak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe edo olio dastaketak, kultur jarduerak, argazkigintza edo autodefentsa jarduerak ospatuko dira.

Parte hartu nahi dutenek webgune honetan eman beharko dute izena. Ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea eta euskara apur bat jakitea.