Diversity Advantage, dibertsitatearen inguruko paradigmak aldatzeko

Diversity Advantage herri ekimenaren bigarren edizioa hemen da. Honek Euskadin garatzen diren dibertsitatearen inguruko paradigmak aldatzen laguntzen dituzten proiektuak batzea du helburu. Aurkeztutako lanak garrantzia, gizartean duen aldeko eragina, berrikuntza, iraunkortasuna eta berrerabilgarritasunaren arabera izango dira baloratuta.

Proiektuak dibertsitateari esker lortutako emaitzak azaltzea du helburu, garapen globalerako aukera izan daitekela azalduz, alegia. Gestio ona izanda, interkulturalitateak aldaketa positiboak ekar ditzake bai sozialki, ekonomikoki, hezkuntzan zein gizarte-ongizatean. Hori dela eta, deialdi honek “aniztasunaren abantaila” erakusteko praktikarik egokiena bilatzen du; motibazio, ikaskuntza eta kontzientziazio prozesua garrantzitsuena izango dela.

Ebaluaketa sakona egiteko eta bistaratze bai nazionala, eta baita internazionala ere lortzeko babesa izango da deialdiaren saria. Horretan Europako Kontseiluak lagunduko du.

Parte hartu nahi dutenek fitxa eredu hau bete eta aurkeztu beharko dute datorren otsailaren 15a baino lehen.