Parkour-a Bilboko gazteriari hurbilduz

Parkour-a gustoko duzu? Praktikatzea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, jakin ezazu Asociación Juvenil Parkour Bilbaok hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean modalitate honetako tailerrak eskaintzen dituela Bilboko hainbat txokoetan. Ekintza guztiak doakoak dira eta ez da aurretik inskripzioa egin behar.

Hilabete honetako deialdia urtarrilaren 19an izango da Sarrikoko parkeko Parkour gunean. 10:00etan hastapeneko tailerra izango da, eta 11:30etan aurreratua.

Praktika seguru eta arduratsua sustatzeko asmoz, hainbat motatako tailerrak eskaintzen dituzte; hastapenekoak mundu honetan hasi nahi duten pertsonentzat, aurreratuak, gidatutako entrenamenduak, erakustaldiak eta aholkularitzak. Elkarteak hirrugarren urtez ekin dio proiektuari, praktika hau gizarteari hurbildu eta bere baloreak hedatzeko helburuarekin. Kirol hezkuntza eremuko ikasle eta praktikanteak osatzen dute elkarte hau.

Hauek guztiak eta haien xehetasunak sare sozialetan argitaratuko dituzte ekintza ospatuko baino astebete lehenago Parkour Bilbao – PKB eta ParkourBilbao-n.