Zientzia ireki eta parte-hartzailearen jaialdia Bilborock-en!

Urtarrilaren 18tik 20ra BBK Open Science 2019, zientzia ireki eta parte-hartzailearen jaialdia, ospatuko da. Jardunaldiak Bilborock-en ospatuko dira ‘¡Haz ciencia!/Egizu Zientzia!’ lelopean, irabazi asmorik gabeko BIOOK elkarteak antolatuta, BBK-ren eta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailarekin elkarkidetzan. 

Gertutik eta tailer zein esperimentuak medio, jaialdi honetara hurbiltzen direnek Biologiaren esparru ezberdinetan esperimentatu eta ikasteko aukera izango dute. Publikoa izango da protagonista nagusia Bilborock-en. Izan ere, aipatu bezala hamaika tailer eta ekintza ospatuko dira. Besteak beste, “Ciencia abierta para detección de daños en el ADN”, “Fabricación de detectores transgénicos” y “Neurociencia DIY: Electroencefalograma e interfaz cerebro-ordenador” tailerrak garatuko dira. Programaren nondik-norako guztiak ere hemen daude irakurgai.

BBK Open Science-k zientzia eta beste hainbat diziplinen arteko mugak ezabatzeaz gain, parte-hartzaileei beharbada eskura izan ez duten alorra gerturatzea du helburu. Aipatutakoaz gain, Do It Yourself Biology, DIYbio, mugimenduan adituak diren ordezkariak, nazional zein internazionalak, ere Bilborock-en egongo dira datozen egunotan. Besteak beste, bioinprimatzean espezializatutako Nieves Cubo ingeniaria.

Parte hartzeko webgune honetan eskuragarri dauden sarrerak lortu beharko dituzte.