Datu irekien eskaintza hobetzeko hiritarrei zuzendutako inkesta

Hiru aldundiko administrazio publikoek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, datu irekien eskaintza hobetzen laguntzeko inkesta aurkeztu dute, hiritarrak trebatzea helburu duela. Inkestan, hiritar zein entitate baten kide bezala parte hartzeko aukera dago.

Erantzun guztiak boluntarioak izango dira, tratamendu konfidentziala izanik, eta otsailaren 3ra arte bidali ahal izango dira. Hiritar bezala parte hartu nahi baldin baduzu, hemen. Ostera, giza zibilaren entitate baten kide moduan zure iritzia bidali nahi baduzu sartu hemen.

Galdeketa honekin gardentasuna sustatzea, ustelkeriaren aurka borrokatzea eta teknologia berrien bidez gobernagarritasuna indartzea bilatzen da. Euskadik 
Open Goverment Partnership-en (OGP) parte hartzen du, eta honen ildora egiten ari da honako inkesta hau. Aurreikusitakoaren arabera, inkesta betetzen 2-3 minutu emango dituzu. Eskerrik asko.