Egonaldi Artistikoak programaren 4.edizioa

Dagoeneko martxan dago Azkuna Zentroak antolatzen duen Egonaldi Artistikoak programaren 4.edizioa. Proiektu kultural eta artistikoak garatzeko beharrezkoak diren material eta leku aproposak eskaintzen dizkie sortzaileei. 

Aldi honetan, bi egonaldi artistikoetarako deialdiak egingo dira: Dantza garaikide eta Praktika artistikoak. Lehenengo kasuko deialdia martxoaren 4a arte egongo da zabalik eta dantzari profesionalei dago zuzendua. Bilbo eta Róterdameko Danstaliers instalazioen artean garatuko da. Irakurri oinarriak hemen.

Bigarren deialdiak Kuba eta Euskadiko artisten trukea sustatzea du helburu, testuinguru artistiko desberdinetan ikerketa eta lana hobetzeko. Deialdia martxoaren 17an itxiko da. Hemen argitaratuko dira oinarriak.

Beste aldetik, Azkuna Zentroko consonni gizatalde artistikoak deialdi berri bat irekiko du kultura kritikoa landuko duen irrati programa garatzeko; ‘consonni Radio con Az’, alegia. Gainera, musika esperimental eta soinu-arteari buruzko Hotsetan programa abian jarriko dute. Pierre Berthet eta Rie Najakima arituko dira bertan martxoan, musika konposizio bat aurkeztuko dutela.

Azkuna Zentroak ikerketa eta sorkuntza ekimenak garatzen ditu, obrak sustatu eta herritarrei hurbiltzeko. Informazio osoa hemen