‘Diseinatu zure ekitaldia!’ deialdia gazteentzat

Beste gazteekin batera ekitaldi kultural propioa sortzea gustatuko litzaizuke? Jakin-mina baldin baduzu eta 18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarra bazara, hurrengo deialdia zeuretzat egina dago! Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak sustatutako ‘Diseinatu zure ekitaldia!’ deialdiak gazteen arteko parte-hartzea, sormena eta esperientzien elkar-trukea bultzatzen du.

Ekimen honek ekitaldien diseinu eta antolakuntzaren inguruko doako 11 prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko aukera emango du. Ikastaroaren emaitza maiatzaren 11an egingo den ekitaldia sortzea, ekoiztea eta garatzea izango da. 

Parte hartzeko otsailaren 6a baino lehen honako formularioa betetzea ezinbestekoa da. Informazio gehiago lortzeko bilborock@bilbao.eus helbidera idatzi edota 94 4 15 13 06 telefonora deitu. Hemen irakurri ditzakezu oinarriak.