‘Musika Lokala’ Bilborock-eko oholtzara igotzeko

Bilborock-eko oholtzara igotzea gustatuko litzaizuke? Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Musika Lokala ekimena jarri du martxan, Bilbo eta Bizkaiko taldeek Bilborock-eko oholtzara igotzeko aukera izan dezaten. Horrela, gazteek eta gazte-elkarteek erreferentziazko topagunea den Bilborock-en jotzeko aukera izango dute. Beraz, gaztea bazara eta talde bat baduzu, hau da zure aukera!

“Musika Lokala” deialdian parte hartzeko, taldearen %50ak, gutxienez, gaztea izan behar du (16 eta 35 urte bitartekoa) eta bilbon erroldatuta edo entsegu lokala Bilbon izatea ezinbestekoa da. Izena emateko epea dagoeneko dago irekita eta azaroaren 22an itxiko dira. Izena emateko honako formulario hau bete eta bilborock@bilbao.eus helbidera  bidali, “Musika Lokala” gaipean. 3 kanta, .jpg formatuko taldearen argazkia eta haren ibilbidearen laburpena bidaltzea beharrezkoa izango da ere.

Aukeratutako taldeek martxoaren 21ean, maiatzaren 3ean edo abenduaren 13an antolatutako kontzertuetan jotzeko aukera izango dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, bilborock@bilbao.eus helbidera idatzi edo 94 415 13 06 telefonora deitu.

Kontsulta itzazu oinarriak hemen.