Bilborock, gazteen aisialdi eta kultura gunea

Bilborock egun gazteentzako eta gazte-elkarteentzako erreferentziazko topagunea da, 2018an 349 jarduera ospatu dituela. Azkenengo lau urteotan aretoak emaitza oso onak jaso ditu; jarduera kopuruen igoera edota publikoa gazteagotzea, besteak beste.

Musika eta kontzertu aretoa izateaz gain, Bilborock-ek gustu guztietarako eskaintza prestatu eta gazte bilbotarren beharrak asetu nahi ditu. Horregatik, 2019rako bi berri aurkeztu ditu; Bilborock Gazte Egunak eta Musika Lokala. Lehenengoari esker, gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik izango dute hemendik aurrera, astearteetan edo/eta asteazkenetan (hilabetean bi egunetan). Bigarrenak, aldiz, gorabidean dauden musika-taldeak sustatzea du helburu eta Bilborock-eko oholtzan doan jotzeko aukera eskaintzen die.

Gainera, Bilborock-eko programazioa aberastu egin da musika, zinema, interkulturalitatea, antzerkia edo feminismo arloko ekintza eta ekitaldiekin; Girls on fire / Neskak Sutan, Izan zaitez DJ, Bertako DJen lehiaketa, Unisound Bilbao, Diseinatu zure ekitaldia! edota Han eta Hemengo Hazteak, besteak beste.