Han eta Hemengo Gazteak ikasleek esperientziak trukatu ditzaten

Hilabetero ospatzen da Bilborock-en “Han eta Hemengo Gazteak” ekimena, Happy Erasmus eta Erasmus Student Network elkarteekin lankidetzan, bertoko eta nazioarteko ikasleek esperientziak trukatu ditzaten.

Otsailean “Han eta Hemengo Gazteak” ekimenaren menpe dauden bi ekintza garatuko dira. Lehenengoa otsailaren 11n ospatuko da, eta salsa ikastaroa dugu. Aukera ezinhobea modalitate hau ikasi, eta nazioarteko ikasleak ezagutzeko. Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete behar dute.

Hurrengo egunean, hilaren 12an, “Hizkuntzen Elkartrukea” ospatuko da; bertoko eta nazioarteko ikasleak batu egiten dira hizkuntzak ikasi eta irakasteko. Parte hartzeko formulario hau betetzea ezinbestekoa da. Bi ekintzak 19:00etatik aurrera ospatuko dira Bilborock-en, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteei daude zuzenduak.

Hilabetero “Han eta Hemengo Gazteak” ekintzak Bilborock-eko Agendan argitaratuko zein sare sozialetan (Facebook Twitter) argitaratuko dira.