Kontsulta ezazu Bilborock-en otsailean gertatuko dena!

Hilabete berriari hasiera eman diogu, eta horrekin batera, Bilborock-en agenda berria ere etorri da gurera… eta denontzako eta gustu guztietarako planak aurkezten dizkigu oraingoan! Kontzertuak, bideojokoak, hizkuntzak, teknologia edota zinema izango ditugu eskura, izan ere, Bilborock ez da bakarrik musikaren sinonimo.

Otsailean zehar Gizazinea-ren eskutik zinema eta beste ekintza artistikoen bidez hezkuntzari buruz zerbait gehiago ikasi ahal izango duzu. Zinegoak jaialdiak proiekzio berriak ekarriko ditu. Bestetik, dantzari amorratua bazara edota hizkuntzak gustuko badituzu, ezin duzu galdu Happy Erasmus-ek prestatu duena.

Agenda:

  • Otsailaren 1ean — 20:30 : LOWE BAND – I love 80. Musika. Sarrera salmenta aurretik: 5€ (Bilborock, Bikoitz) / Sarrera salmenta lehiatilan: 5€.
  • Otsailaren 2an — 10:00 : SERGIO FERNÁNDEZ “Trabajar sin jefe”. Tailerra. Inskripzioa: 60€
  • Otsailaren 4, 5, 7, 8 eta 9 — 19:00/20:00: GIZAZINEA. Zinema eta beste ekintza artistikoen bidezko hezkuntzari buruzko jardunaldiak. Sarrera dohainik.
  • Otsailaren 10ean — 19:00 : BILBOKO ZIRKUITUA 2019. ATX Teatroa: “7ak bat”. Sarrera dohainik.
  • Otsailaren 11an — HAPPY ERASMUS: SALTSA KLASEA. Ekin saltsa dantzatzen ikasteari nazioarteko ikasleekin! 18 eta 35 urteen arteko gazteei zuzenduta. Inskripzioa.
  • Otsailaren 12an — 19:00 : HAPPY ERASMUS. HEZKUNTZA TRUKEA. Ikasi eta irakatsi hizkuntzak beste herriko gazteak ezagutzen dituzun bitartean. 18 eta 35 urteen arteko gazteei zuzenduta. Inskripzioa.
  • Otsailaren 15an — 19:00 : 3,2,1… ZINEGOAK. LGTB oroimenean edizio berezia.Proiekzioa. Sarrera dohainik.
  • Otsailaren 16an — 10:00 : EUSKARALDIA. Bilboko Euskaraldiaren itxiera topaketa. Inskripzioa.
  • Otsailaren 16an — 19:00 : 3,2,1… ZINEGOAK. Sare lesbianista. Poriekzioa. Sarrera dohainik.
  • Otsailaren 18an — 19:00 : BILBAOMUSIKA. Musika eta dantza tradizionalaren dantzaldi-erromeria. Sarrera dohainik.
  • Otsailaren 19tik 28ra — 18:00 – 22:30 : ZINEGOAK 2019. Bilboko gay/lesbo/trans 16.nazioarteko zinema eta eszenikoen jaialdia. Sarrera salmenta lehiatilan: 5€ (astelehena, asteartea eta asteazkena: 4€).

Zure zain egongo gara!