Bilbao Gazte Balioak Martxan – II.edizioa

Gaztea zara? NBEren 2030erako Agenda osatzen duten Garapen Iraunkorrari buruzko 17 helburuetako batekin lotura duen proiektu berritzailea duzu eskutartean? Hemen daukazu Bilbao Gazte Balioak Martxan ekimena! Lehiaketaren II.edizioa martxan da, gizarte-ingurunea hobetzea helburu duten gazteen ekimenak ezagutzera emateko.

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariek, oraingoan ere, balioetan oinarritutako Bilbo baten alde diharduten gazteen papera indartzea izango dute helburu. Aurten, berritasun bezala, proiektuek Nazio Batuen 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin lotura izan behar dute, helburu horietan hiriek funtsezko eginkizuna izango baitute.

Hori dela eta, NBEren 2030erako Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan ezarritako jomugak lortzen lagunduko duten ideiak sustatu nahi ditugu. Hala, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntuen arabera, Bilbao hiri iraunkorragoa izatea lortuko dugu.

16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzendua lehiaketa hau, beti ere kategoria bakoitzeko baldintzak betetzen dituztela. Honako hauek dira aurtengo kategoriak:

  • Unibertsitate graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak
  • Gazteak eta gazte-elkarteak

Kategoria bakoitzeko, gehienez, 10 ideia-proiektu hautatuko dira (5 kategoria bakoitzeko) eta bakoitzak 3.000 euroko saria jasoko du.

Parte hartu nahi dutenek eskabide hau bete beharko dute. Horrez gain, eskabidearekin batera proiektua aurkezteko bideoa bidali ahal izango da, gehienez 3 minutukoa, azalpena biribiltzeko. Eskabideak balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidaliko dira martxoaren 1.aren 23:59ak baino lehen. Lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko hona jo.

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien lehenengo edizioan 30 proiektu izan ziren sarituak: 9 ikastetxeen kategorian izan dira; 7, unibertsitate-graduko edo goragoko ikasleenean, eta 14, gazte-kolektiboenean. 30 ideia sarituak ikusteko hona jo.