DJ ikastaroak Bilborock-en!

Gaztea zara eta DJ izatea gustatuko litzaizuke? DJ-a zara baina zure teknika hobetu nahiko zenuke? Horrela bada, hau da zure aukera! Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak ikastaro hauetan parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJs) arituko dira irakasle lanetan.

Honako hauek izango dira garatuko diren ikastaroak:

  • Hastapen: DJ teknikak gutxi edo ezagutzen ez dituztenentzat dago zuzendua. Izena emateko honako formulario hau betetzea ezinbestekoa da.
  • Hobekuntza: DJ teknikak ezagutzen badituzte ere,  horiek hobetu nahi dituztenentzat dago zuzendua. Izena emateko honako formulario hau betetzea ezinbestekoa da.

Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da. Bilbon bizi diren 16 eta 35 urte bitarteko gazteei daude zuzenduak ikastaroak, eta 20 euroko prezioa dute. Parte hartu nahi dutenek dagokion formulario bete beharko du. Tailerrean asko jota 13 pertsonek har dezakete parte, inskripzioa egin duten ordenaren araberakoak aukeratuak.

Hastapen ikastaroa 2019ko martxoaren 5, 12, 20 eta 26an ospatuko da, 18:00etatik 20:00etara Bilborock-en 7. entsegu gelan. Hastapenekoa, aldiz, 2019ko apirilaren 2, 4, 9 eta 11n, 18:00etatik 20:00ak arte toki berean.