‘Artistak Egoitzan’ programaren XI.edizioa

Artistak Egoitzan’ programaren XI.edizioaren deialdia otsailaren 4tik aurrera ospatuko da. Artistei eta artista taldeei, bereziki eszena berriekin zerkusiak dutenei, laguntzea du helburu programa honek, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz.

Deialdia otsailaren 4ean ireki eta martxoaren 8an itxiko da. 18 urte baino gehiago duten artista eta artista talde euskaldunei dago zuzendua. Izena emateko Udal zein BAD Bilbao-ren webgunean eskuragarri dagoen formularioa betetzea ezinbestekoa izango da.

BilbaoEszenak aukeratuko ditu hiru proiektu onenak. Irabazleek 4.000 €-ko diru-laguntza jasotzeaz gain, laguntza artistikoa eta teknikoa ere jasoko dute. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da.

Irabazleen proiektuen egoitza 25 egunez luzatuko da, eta modu trinkoan egingo da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Aipatutako egoitzak BilbaoEszenak dituen lokaletan eta hiriko hainbat txokotan izango dira, batez ere, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian,

Informazio gehiago jasotzeko kontsulta itzazu oinarriak.