Gazteentzako prestakuntza bekak, kanpo-harremanen eremuan

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken deialdi berria Eusko Jaurlaritzaren eskutik, kanpo harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak sustatzea helburu dutela.

 

Hiru modalitate ezberdinetan banatzen dira beka hauek.

  • Europako gaietako bekak: Eusko Jaurlaritzan Europako gaien alorrean eskumena duen zuzendaritzari esleitu zaizkion arloei buruzko prestakuntza emateko bekadunei.

  • Kanpoko euskal komunitatearen alorreko bekak: Eusko Jaurlaritzan kanpoko euskal komunitatearen alorrean eskumena duen zuzendaritzari esleitu zaizkion arloei buruzko prestakuntza emateko bekadunei.

  • Kanpo-harremanetako bekak: Eusko Jaurlaritzan kanpo-harremanen alorrean eskumena duen zuzendaritzari esleitu zaizkion arloei buruzko prestakuntza emateko bekadunei.

Beka hauetan izena emateko honako baldintza hauek bete behar dira: Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuta egotea, 28 urte baino gehiago ez izatea eta Unibertsitateko goi-mailako edo graduko tituluduna izatea, besteak beste. Kontsulta itzazu hemen bete behar diren baldintza guztiak.

Izen-emateak kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiari edo sailburuordetzari helarazi behar zaizkio, bertaratuta zein bide telematikotik, eta zer bekatarako aurkezten diren adierazten dela. Kontsulta ezazu hemen informazio guztia.