Bueltan da Bilbao Triathlon!

Aurreko urtean proba bertan behera utzi eta oinarriak birplanteatu eta gero, Bilbao Triathlon bueltan da. Aurtengo probarako data eta eszenatokia aldatu egin dira: urriaren 5ean ospatuko da eta Itsas Museoaren ondoan dagoen Ramon de La Sota kaian egongo dira boxe-ak.

Deialdia otsailaren 12an irekiko da, goizeko 12:00etan. Parte hartu nahi dutenek webgune honetan eman beharko dute izena.

Data aldaketa handienetarikoa dugu. Urria garai ezinhobea da ur-probak ospatzeko, izan ere, behin uda pasatuta, uraren tenperatura 4 gradu beroagoa da maiatzaren erdialdean/bukaeran baino. Bestalde, eszenatokia ere aldatu egin da, zirkuituaren diseinuari lotuta, eta Zorrotzaurren ospatuko da aurton. Aipatzekoa da ere, distantzia bakoitzaren proba federatuarekin batera, open proba bat ere ospatu egingo dela, federazioaren lizentziarekin ez dutenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten.

Bizikletaz egin beharreko ibilbideak 42 km-tako luzera izango du buelta bakoitzeko, eta ohikoa den bezala Vivero portua igo beharko dute parte-hartzaileek. Oinezko zirkuitua, bere aldetik, ibaiaren ondoko pasealekuan egongo da kokatuta.