Barazkiak landatzeko zure baratz propioa izatea gustatuko litzaizuke?

Dagoeneko dago irekita Santo Domingo – Artxandan kokatuta dauden udal-ortu ekologikoetako bat ustiatu ahal izateko eskariak egiteko epea.  Orotara, bataz-besteko 40 metro karratutako 88 ortu jarriko dira hiritarron eskura.

Baratzen bat egokitzen zaien pertsonek bi urtez landu ahal izango dituzte baratzak, epea beste urtebetez luzatzeko aukera izango dutela. Beti ere, ortuetan lantzen diren produktuak bakoitzak kontsumitzeko izango dira. Instalazioak 39 aparkaleku ere izango ditu.

Instalazioa hesi batekin dago itxita eta aldageletarako etxolak, tresneria txikia gordetzeko hainbat gune, eta etxola bat ditu, orgatilak eta tamaina handiagoko gauzak gordetzeko. Bi komun, esertzeko banku eta piknik-erako mahaiak ere badaude erabiltzaileen eskura. Ordutegia 9:00etatik 18:00etara izango da udazkenean eta neguan, eta 9:00etatik 21:00etara udaberrian eta udan, jaiegunak barne.

Zozketa honetan parte hartu nahi dutenek Bilboko Udalaren Erregistro Orokorrean (Ernesto Erkoreka plaza, 12. zenbakia), edo Barrutietako Bulegoetako Erregistroetan aurkeztu behar dituzte eskaera martxoaren 1a baino lehenEskaerak taldeka (asko 4 pertsonek osatutakoa) zein bakarka aurkeztu daitezke.

Ekimen hau Otxarkoaga-Txurdinaga, Errekalde-Larraskitu edo Iturrigorri-Peñascal auzoetan ospatu zen, eta arrakasta handia izan zuenez, Udalak hiri osoko auzoetara ireki du deialdia.