Bilbao You Week 2019

Bilbao You Week jaialdia hemen da! Martxoaren 14, 15 eta 16an Bilbao You Week jaialdiaren IV. edizioa ospatuko dugu, gazteei zuzendutako aisi eta kultur alternatibaren programa, alegia. Youtubeko hamaika aurpegi ezagun etorriko dira Bilbora, eta antolatutako workshop eta topaketetan hartuko dute parte.

Youtube-rako eduki digitalak sortzen dituzten gazte zaleei daude zuzenduak jaialdiaren hiru jardunaldiak. Hola Julen eta Rose of Dolls izango ditugu aurkezle. Gainera, lehenengoz ospatuko da Euskadi osoko gazte youtuber-en topaketa; besteak beste, Koala Rabioso bertan egongo da. Esperientziak eta ezagupenak elkartrukatuko dituzte ekimenera hurbiltzen direnekin.

Youtuber-ek workshop-etan ere euren ezagupenak elkarbanatuko dituzte bertaratzen direnekin. Sarrera doakoa bada ere, bertan egon nahi dutenek, euren izena eman beharko dute. Lekuak mugatuak dira, beraz izen ematearen ordena berean gordeko dira.

Workshop-ak honako hauek izango dira:

  • Ahots coach-a, Christian Villanuevarekin. Izena eman hemen!
  • “Truestoryren atzealdean” Anabel Lorente eta Christian Floresekin. Izena eman hemen!
  • Metalovisión esperientzia Sofia (Zayik) y Victorekin. Izena eman hemen!
  • Bideo edizioa sakelekoarekin tailerra Koala Rabiosorekin. Izena eman hemen!

Parte hartuko duten youtuber-en %70a emakumezkoak dira, besteak beste, Roenlared edo Belena Gaynor. Orotara, sortzaile guztien datuak batuz Youtube-n 3.000.000, Instagram-en 1.000.000, Twitter-en 650.000 eta Facebook-en 215.0000 jarraitzaile dituzte. Edukietako batzuek, horietan guztietan, zerikusia dute ingurumenaren aldeko sentsibilizazioarekin, elkartasunarekin, giza eskubideen defentsarekin, sormenarekin, lankidetzarekin, dibertsitatearekin, LGTBQ kolektiboaren agerikotasunarekin, bullyingaren kontrako borrokarekin, berrikuntzarekin eta osasunarekin, besteak beste.

Kontsulta ezazu hemen programa osoa.