Emakumezkoen rock eta metal musikaren jaialdia Bilborock-en!

Martxoaren 9an Neskak Sutan, emakumezkoen rock eta metal musikaren jaialdia, izango dugu Bilborock-en. Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan dago kokatuta jaialdia, eta emakumeak rock-aren munduan duen irudia aldatzea du helburu, egoera agerian jarriz, eta arlo honetan emakumearen presentzia aktiboagoa aldarrikatuz.

Ildo nagusia rock-a izango da, eta bertatik abiatuta, musika jaialdia baino askoz gehiago izatea du helburu Neskak Sutan-ek. Izan ere, kontzertuak ez ezik hitzaldiak eta tailerrak, besteak beste, egongo dira; beti ere, musika abiapuntu izanda, kultura eta gizartean emakumearen jarduera eta presentzia babestu eta indartzeko helburuarekin.

Proiektuak bi ardats izango ditu. Goizean tailerrak, ekintzak eta hitzaldiak antolatu dira. Arratsaldean, aldiz, rock-metal-punk jaialdia. Arituko diren taldeak emakumez osatutakoak edo emakume batek lideratuak izango dira denak. Besteak beste, Against Myself o Eternal Psycho igoko dira oholtzara.

Sarrerak 12€ balio ditu, 10€ salmenta aurretik erosten bada. Hala ere, badira hainbat ekintzak doakoak izango direnak, adibidez:

  • 11:00 – Ipuin kontalaria “La mujer del rock”
  • 12:00 – “Danza rock y metal” tailerra, zarinaren eskutik
  • 14:15 – Autumnen “8 de marzo” bideokliparen proiekzioa eta bere lehen EP aurkezteko emanaldi akustikoak
  • 15:00 – “Fuck the estereotipos” tailerra Patricia Vazkez sexologarekin
  • 16:30 – “Mujeres de metal” solasaldia

Egun osoan zehar argazki eta ilustrazio erakusketa egongo da. Informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzailearen webgunera jo.