Ekintzak eta irteerak Aste Santuan ez aspertzeko!

#GazteKLUBA programa berria Aste Santuko oporretarako! 12 eta 17 urte bitarteko gazteek gustu guztietarako diseinatu diren ekintzekin gozatzeko aukera izango dute apirilaren 15etik 17ra eta 23tik eta 27ra. Gainera, betikolez, irteerak ere egongo dira!

Programak lau ardats izango ditu.

Berritasun gisa, izen-ematea, informazioa eta jardueren diseinuan parte-hartzea errazteko #GazteKLUBA Txartela sortu da. Karneta lortu nahi dutenek, orri honen bitartez egin dezakete izena emateko izapidea martxoaren 14tik aurrera. Karneta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, doakoa da eta ezin zaio besteei laga. Honekin Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jarduera guztietan parte hartu daiteke. #GazteKLUBAren bazkidea izatea beharrezkoa da izena ematea eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzeko eta Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko.

Martxoaren 25ean irekiko da irteeretan izena emateko epea. Nafarroan rafting egiteko, Zumaiako flysch-ak ikusteko zein Artium museoa bisitatzeko aukera izango dute, besteak beste, izena ematen dutenek. Inskripzioa egiteko epea martxoaren 31n amaituko da.

Beste behin BIlborck #GazteKLUBA programaren ardats nagusietako bat izango da. Oraingoan, League of Legends bideojokoaren txapelketa, Beat Saber HTC Vive-n lehiaketa, dantza erakustaldiak edota magia gala ospatuko dira bertan, besteak beste.

Horrez gain, #GazteKLUBA Aste Santuan Parkour hasiberrientzat eta erdi-mailakoentzat, basket txapelketak, musika elektronikako tailerra edota Steam tailerra ikertzaile errealekin ere ospatuko dira.

Kontsulta ezazu informazio guztia hemen. Irteera eta tailerretarako inskripzioa egiteko epea martxoaren 25ean irekiko da, goizeko 09:00etan, eta hilaren 31n itxi. Parte hartzaileen zerrenda izen emate hurrenkeraren arabera osatuko da, taldea osatu arte.