Aratusteak hasi dira!

Bilboko aurtengo inauteriak hasi dira! Atzotik eta martxoaren 5a bitartean Jai Batzorde Mistoak antolatutako 50 ekintza baino gehiago ospatuko dira Bilboko hainbat txokoetan. Badaukazu dana prest?

Datozen egunotan Bilbon jai-giroa nagusi izango bada ere, garrantzitsua da, beste behin, erasorik gabeko jaiak gozatzearen garrantzia gogoraraztea. Hori dela eta, Bilboko Udalak “No es No / Ez beti da Ez” kanpainan abian jarri du berriro ere. Horrez gain, kanpaina berri honetan ideia bat nabarmenduko da: BAIETZA ez den guztia, argi eta garbi esaten ez den guztia, EZETZA da.

Programatu diren ekintza guztiak adin eta gustu guztietarako daude diseinatuak. Ekintzak, kontzertuak eta mozorro-lehiaketak, besteak beste.

Las actividades están diseñadas para todos los gustos y edades. Actividades, conciertos y concurso de disfraces entre otros.

  • Martxoaren 1ean – 19:30: Farolín eta Zarambolasen epaiketa Plaza Barriko karpan.
  • Martxoaren 2an – 21:00: Plaza Biribiletik irtenda, Mozorrorik onenek kaleak hartuko dituzte, mozorro-lehiaketako kalejiran.
  • Martxoaren 2an – 21:00: Mozorro-lehiaketako sariak banatuko dira karpan eta, amaitzeko, Passarela orkestraren dantzaldia izango da 22:00etan.
  • Martxoaren 3an: Indaba Lehiaketa. Goizeko lehen ordutik, Plaza Barria lapikoz eta sutegiz beteko da. 14:00etan amaituko da, sari-banaketarekin.
  • Martxoaren 5ean – 19:30: Sardinaren hileta Plaza berrian.

Informazio guztia hemen.