Konsulta ezazu Bilborock-en martxoan gertatuko dena!

Hilabete berriari hasiera eman diogu, eta horrekin batera, Bilborock-en agenda berria ere etorri da gurera… eta denontzako eta gustu guztietarako planak aurkezten dizkigu oraingoan! Kontzertuak, bideojokoak, hizkuntzak, teknologia edota zinema izango ditugu eskura, izan ere, Bilborock ez da bakarrik musikaren sinonimo.

Martxoan zehar, hizkuntzak ikasi eta irakatsiko ditugu ‘Hizkuntzen Elkartrukea’ ekimenean. Gainera, gure youtuber gogokoenak ezagutzeko aukera eskainiko digu Bilbao You Week-ek, eta Neskak Sutan jaialdiak dantzan jarriko gaitu. Gainera, hilabete honetan lehenengoz Bilborock Gazte Egunak ekimenarekin lotura duten lehenengo bi ekintzak garatuko dira gurean!

Agenda:

  • Otsailaren 19tik martxoaren 3ra – 18:00 eta 19:00ak bitartean: ZINEGOAK 2019. Bilboko gay/lesbo/trans 16.nazioarteko zinema eta eszenikoen jaialdia. Sarrera salmenta lehiatilan: 5€ (astelehena, asteartea eta asteazkena: 4€).
  • Martxoaren 5ean – 20:00: ZUMBA IKASTAROA ERASMUS STUDENT NETWORK BILBAOREKIN. Ikasi ezazu zumba dantzatzen nazioarteko ikasleekin! 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua. Inskripzioa.
  • Martxoaren 6ean -19:00: HAPPY ERASMUS. Hizkuntzen Elkartrukea. Nazioarteko ikasleekin hizkuntzak ikasi eta irakasteko aukera paregabea! 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua. Inskripzioa.
  • Martxoaren 7an – 18.00: “TALDE FEMINISTAK BILBOKO IKASTETXEETAN”. Dokumentalaren aurkezpena eta jardunaldia. Doako sarrera.
  • Martxoaren 9an – 11:00: “NESKA SUTAN”. Emakumezkoen rock eta metal musikaren jaialdia. Doako ekintzak egunean zehar. 19:30etatik aurrera kontzertuak. Sarrera salmenta aurretik 10€/ lehiatilan 12€.
  • Martxoaren 14ean – 19:00: Bilborock Gazte Egunak. “Generación anti todo” Zuz: Iñigo Cobo. Proiekzioa. Doako sarrera.
  • Martxoaren 14tik 16ra – 18:30: IV. BILBAO YOU WEEK. Topaketak, workshop-ak eta youtuber-ekin show-ak. Doako sarrera.
  • Martxoaren 16ean – 20:00: DUB BUT #4. Reggae musika topaketak, non Euskal kultura eta reggae musika batuko diren autoekoiztutako sound system baten bitartez. Sarrera salmenta aurretik 3€/ lehiatilan 5€.
  • Martxoaren 20an – 18:30: IDEAS RODADAS. Ikus-entzunezko topaketa. Doako sarrera.
  • Martxoaren 21ean -20:00: MUSIKA LOKALA. Bertako talde gazteen kontzertuak. Doako sarrera.
  • Matxoaren 22ean – 22:00: URTZ.  “Zabaldu ateak” disko berriaren aurkezpena. Sarrera salmenta aurretik 10€/ lehiatilan 12€.
  • Martxoaren 23an – 18:00: LIBERTAD EN ESCENA / ANGELINA Y EL HONOR DE UN BRIGADIER. Zuz: Samuel Gibert. Sarrera salmenta aurretik eta lehiatilan 4€.
  • Martxoaren 25ean – 19:00: EKOZINEMALDIA. “Mousso Faso, la patria de las mujeres íntegras (Mali/Euskal Herria, 2018). Doako sarrera.
  • Martxoaren 26ean – 18:00: EKOZINEMALDIA. “Bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak”. Doako sarrera.
  • Martxoaren 27an – 19:00: EKOZINEMALDIA. “Aralar, mundua leku den lurra”. Doako sarrera.
  • Martxoaren 28an – 21:00: SUU. Kontzertua. Sarrera salmenta aurretik 10€/ lehiatilan 13€.
  • Martxoaren 29an – 21:00: ENRIQUE SAN FRANCISCO, “La penultima”. Umorezko bakarrizketa. Sarrera salmenta 15€.
  • Martxoaren 30ean -18:00: LORALDIA. Street Dantza + Euskal Herriko Beatbox txapelketa + Euskara in da House! Aneguria. 

Zure zain egongo gara!