Aditze aktiboa – Fonografia tailerra

Martxoaren 29 eta 30ean ospatuko da “Aditze aktiboa” fonografia tailerra Arte Ederren Museoa. Xabier Erkizia eta Luca Rullo izango dira zuzendari eta inguruaren soinu-paisaia aztertu eta horri buruzko eztabaida sortzea dute helburu.

Bereziki aipagarria izango dira, besteak beste, soinu-diseinua, kutsadura akustikoa, soinuen kontrola eta egunerokotasunarekin lotuta dauden entzute praktikak. Jarduera teoriko-praktiko honek lagunduko digu ulertzen nola sortzen ditugun gure soinu-imajinarioak eta nola gauzatzen ditugun; hartara, entzule kritiko ez ezik, aditzaile ere izateko.

Deialdia irekia bada ere, audio teknologien erabileran esperientzia izatea zein bakoitzak bere gailuak eramatea (mugikorrak, grabagailuak, entzungailuak, ordenagailuak…) gomendagarria izango da. Tailer honen prezioa 20 €koa izango da (15€ Museoaren lagunentzat).

Informazio guztia hemen.