Berdintasunaren alde diharduten emakumeak omenduko ditu Bilbok

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, eta hori dela eta, Bilboko Udalak irudi bat zabaldu du, emakumeak irudikatzen dituena Itsasadarrean zehar datorren olde handi baten gisa, pasa den urtean bizitako egun historikoa gogoraraziz. Izan ere, adin guztietako emakumeek kaleak hartu zituzten emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.

Martxoaren 7an, ostegunean, “Talde Feministen Lehenbiziko Topaketa” ospatu egingo da Bilborock-en, Bilboko emakume gazteen ekintza feministari ezagutza agertzeko helburuarekin. Gainera, ekimenean zehar Bilboko 13 ikastetxetako talde feministetan parte hartu izan duten gazteei, egindako lanarengatik, ezagutza agertuko zaie ere.  “TALDE FEMINISTAK BILBOKO IKASTETXEETAN” dokumentala proiektatuko da, talde feministetan parte hartzen duten pertsonen lekukotzak jasoz. Ekitaldia amaitzeko  La Basu, Sokolé eta AneGuriak kontzertua eskainiko dute. 

 

Gainera, martxoaren 7an eta 8an Udalak more kolorez argiztatuko du fatxada gauez Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Horrez gain, Bidebarrieta liburutegiaren inguruko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek euren erakuslehioetan 300 laino more izango dituzte, eta poeta ospetsuen poema zatiak egongo dira irakurgai.