Bilborock Gazte Egunak-eko ekitaldiak hastear!

Bilborock Gazte Egunak ekimenari esker, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak babestua, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik alokatu dezakete, euren ekintza zein formatu txikiko ekitaldiak antolatu ditzaten.

Bi elkarte zerbitzu berri honetaz baliatu dira euren ekitaldiak Bilborock-eko Erabilera Askotarako Aretoan programatzeko. Sarrera doakoa izango da.

Bilborock Gazte Egunak:

  • Martxoaren 14an, arratsaldeko 19:00etan –  “Generación anti todo” Dir: Iñigo Cobo. Proiekzioa. Saregabek antolatuta. 25 urte pasa dira Iosu Expósito eta Jualma Suárez hil zirenetik, ¿Zer da gaur Eskorbuto? Generación Anti Todo bi hamarkaden arteko elkarrizketa dugu. Ia hiru hamarkadetako aldea dago egunetik garai hartako etorkizunik gabeko benetazko eta zuzenezko ohiu haietara. Non daude egun garai hartako gazteriaren protagonistak, eta zein izan da utzi duten legatua?
  • Martxoaren 20an, arratsaldeko 18:30tan –  IDEAS RODADAS. Ikus-entzunezko topaketa. Eriz Cerezok antolatuta. Ikus-entzunezko esparruko lau profesional elkartu egindo dira Bilborock-en Ideas Rodadas zikloan. Iñigo Cobo, Aba Murugarren eta Pedro Rivero zuzendariak, eta Nerea Elizalde aktorea euren proiektuen inguruan arituko dira; “Generación Anti Todo” pelikula dokumentala, “La Higuera de los bastardos” pelikula Karra Elejalde protagonista dela, Goya Sarietan saritua izandako Psiconautas” filma eta Oficio de la actriz”-en sekretu guztiak. Bertaratzen direnek honetaz zein gozatzeko aukera izango dute, palomitekin batera!

Zuk ere Bilborock-en ekitaldi bat antolatu nahi baduzu, kontsulta ezazu hemen Bilborock Gazte Egunak ekimeneko informazio guztia.