Kontsulta itzazu Bilborock Gazte Egunak-eko ekitaldiak!

Bilborock Gazte Egunak ekimenari esker, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak babestua, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik alokatu dezakete, euren ekintza zein formatu txikiko ekitaldiak antolatu ditzaten.

Bi elkarte zerbitzu berri honetaz baliatu dira euren ekitaldiak Bilborock-eko Erabilera Askotarako Aretoan programatzeko. Sarrera doakoa izango da.

Bilborock Gazte Egunak:

  • Maiatzaren 13an, arratsaldeko 17:00etan –  “Gu Gara”. GuGara-k gizartea sentikor bihurtzeko eta gazterian kontzientzia soziala pizteko ekitaldi feminista sortu du. Hizketaldian 4 txostengile egongo dira feminismoari eta zenbait eremutan daukan eraginari buruz hitz egiten. Horren ostean, katerina egongo da eta jardunaldia amaitzeko gai ezberdinekin erlazionaturiko jarduerak eta eztabaidak emango dira, guztiak emakumearekin lotuta. Gure helburua GuGara ekitaldira gerturatutako denek munduaren irudikapen kritiko batekin irtetea da eta horrela, ahaleginak partekatzean eta antolatzean, ideia feministak gizartearengana eta emakumeen artean hedatzea.

 

  • Maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan – “Classic Horror Experience: El Gabinete del Doctor Caligari + El Carnaval de las Almas”. Hiru gazte zinemazaleek (Álvaro Gómez, David Ontoria eta Verónica Vargas) zinema klasikoarengatik daukaten pasioa zabaldu eta transmititu nahi dute. Horretarako, duela hamarkada asko jaiotako eta kalitatezko beldur-zinemaren bi ale gazteei ezagutaraziko dizkiete. Proiekzio bikoitzaren ondoren, agertutako guztiek filmen ezaugarri narratzaileen, formalen eta emozionalen inguruko solasaldian parte hartu ahal izango dute.

Zuk ere Bilborock-en ekitaldi bat antolatu nahi baduzu, kontsulta ezazu hemen Bilborock Gazte Egunak ekimeneko informazio guztia.