Musika Lokala ekimeneko kontzertuak hastear!

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Musika Lokala ekimena jarri du martxan, Bilbo eta Bizkaiko taldeek Bilborock-eko oholtzara igotzeko aukera izan dezaten. Horrela, gazteek eta gazte-elkarteek erreferentziazko topagunea den Bilborock-en jotzeko aukera izango dute.

Datorren martxoaren 21ean, gaueko 20:00etatik aurrera, Musika Lokala ekimenari lotuta dauden lehenengo hiru kontzertuak ospatu dira.

Taldeak:

  • Airu: Irune Vega da proiektu honen abeslari eta sortzailea. 2018ko udan eman zion hasiera proiektuari eta Patricia Echanove, Mikel Izarra (Franco, Wild Things) eta Erik Gonzálezekin (Hotzen, Wild Things) batera zuzenekoak eskaintzen dituen taldea dugu orain.
  • Jean Paolo y La Siempreviva: Talde honek hainbat kontzertu eskainiko ditu Bilbon: Bilborock-en, La Moradan, Aste Nagusian, Shake-n eta Hegoetxea Tabernan.
  • Damiak: 14 urte zituela Hip/Hop kultura eta musika bere interesekoa zirela konturatu zen. Orduan hasi zen bere abesti propioak sortzen; gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez. “Pure Damiak” da bere azken lana; 2018ko urrian argitaratutako 11 abestiz osatutako CD-a, hain zuzen.

Zure zain egongo gara!