Doako 23 kontzertu “Uni Sound Bilbao” jaialdiaren hirugarren edizioan

Hilabete baino ez da falta “Uni Sound Bilbao” jaialdiaren hirugarren ediziorako. Unibertsitateko taldeak sustatzeko Bilboko Udalak antolatzen duen musika-zirkuitua dugu jaialdi hau. Apirilaren 10etik 13ra ospatuko da. 23 kontzertuak doakoak eta Bilboko txoko xarmangarri ezberdinetan izango dira.

Aurten, hainbat estilo –pop, RnB, lofi, garaje, rock, hipnopop, psikodelia, trip-hop, folk, shower music, cumbia eta abar– izango ditugu arratsalde eta gauez. Kartelaren %75a emakumez dago osatuta, eta kontzertu guztiak doakoak izango dira. Taldeak bertokoak zein beste hirietatik etorritakoak dira; Madril, Bartzelona, Donejakue Compostelakoa, Iruñea, Granada, Asturias, Irun, Bordele eta Granada, esate baterako.

Kontzertuak ohiko lekuetan zein unibertsitate eta kultur espazioetan izango dira. Esate baterako, Bilborock, Shake! edo High-en emanaldiak egongo dira. Hala ere, ohikoak ez diren lekuetan ere musikaz gozatzeko aukera izango dugu, hala nola, Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokiko halla eta B Cool Hostel-eko teilatua.

Kontzertuen egutegia

Apirilaren 10a, asteazkena:

  • 19:00 – Deustuko Unibertsitatea:
    Bum Motion Club (Madril)
    Sara Zozaya (Donostia)

Apirilaren 11, osteguna:

  • 19:00 – Zabalburu ikastetxea
    Mi Buenaventura (Bilbo)
    Pinpilipusies (Catalunya / Euskadi)
  • 21:00 – Shake!
    Albany (Granada)
    A1Goldie (Iruñea)
    Las Majas (Bilbo / Lleida)

Apirilaren 12a (barikua):

  • 18:30 – Bizkaia Aretoa UPV/EHU
    Axolotes Mexicanos (Asturias / Madril)
    Confeti de Odio (Madril)
    Airu (Bilbo)
  • 21:00 – BBK Aretoa
    Cariño (Madril)
    Adriana Proenza (Asturias)
  • 23:00 – Muelle
    Juls Dj (Iruñea)
    Say Yes Dj (Madril)

Apirilaren 13a (zapatua):

  • 18:00 – Euskotren
    Baywaves (Madril)
    Opatov (Bartzelona)
  • 20:00 – B Cool Hostel
    Tronco (Bartzelona)
  • 21:00 – Bilborock
    Mazmorra (Bilbo)
    Melenas (Iruñea)
    Poumon (Bordele)
    Eneritz Furyak (Irun)
  • 00:00 – High
    AWWZ (Bartzelona)
    Chico Selector (Donejakue Compostelakoa)

Zure zain egongo gara!