Hasi da Loraldia jaialdia!

Loraldia jaialdiaren edizio berri bat hasi da jada! Gaurtik hasita eta apirilaren 7a bitartean, hamaika ekintza kultural ospatuko dira Bilboko hamaika txokoetan, euskal kultura zabaldu eta babesteko helburuarekin, beti ere hainbat disziplina kultural ezberdin kontutan hartu direla.

Martxoa eta apirila bitartean, nahi dutenek disziplina kultura ezberdinekin lotutako hamaika ekintzetan parte hartu dezakete; artea, bertsolaritza, zinema, dantza, musika, hitzaldiak, gastronomia, antzerkia edo literatura, esate baterako. Gazteei zuzenduta dauden ekintza guztiak Bilborock-en ospatuko dira. Martxoaren 24ean “BILBRONX. Euskera in da house!” ospatuko da, Bronx-en jaiotako kale adierazpenak Bilbora ekartzeko. Bestalde, martxoaren 30ean, “Bilbronx (III) / Euskal Herriko Beatbox txapelketa” izango dugu, eta beatboxingik hoberenak lehian arituko dira.

 

Ekintza batzuk doakoak badira ere, beste batzuetan sarrera erostea ezinbestekoa izango da. Bisita ezazu orri hau jaialdiaren informazio guztia jasotzeko.