Lortu ezazu zure GazteKLUBA Txartela!

12 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara, eta GazteKLUBA-k antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen baduzu edo parte hartu nahi baduzu, lortu ezazu zure GazteKLUBA Txartela! Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak, zein Bilboko Gazteguneen Sareak antolatzen dituzten ekintzetarako sarbidea erraztu eta azkartzea du helburu txartelak. 

Txartel honekin antolakuntzak, beharrezkoa duen informazioa izateaz gain, gurasoen baimenak ere izango ditu. Txartel honen erabilpena ezinbestekoa izango da ekintzetan parte hartu nahi duten gazteentzat. Zure GazteKLUBA Txartela lortzeko bete ezazu honako formulario hau.

Txartela lortu nahi dutenek honako baldintzak hauek izan beharko dituzten kontuan:

1. Bilbon erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko adina dutenei dago zuzenduta.
2. Doakoa da eta banakakoa izateaz gain, ezin zaio besteei laga.
3. Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jarduera guztietan parte hartu daiteke. Gainera, Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko aukera eskaintzen du.
4. #GazteKLUBAren bazkidea izatea beharrezkoa da izena ematea eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzeko eta Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko.
5. #GazteKLUBAren bazkide izan ahal izango dute DBHn dauden edo hasi dutenek 2018ko irailaren eta 2019ko uztailaren arteko ikasturtean 2001 eta 2006 bitartean jaiotakoak sartu ahal izango dira. Eta adinez nagusiak izan arte balio izango du.

GazteKLUBA Aste Santuko ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da txartela izatea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo.