Magia bueltan da Txurdinaga eta Otxarkoagan!

Maiatzean magia protagonista izango da Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetan, izan ere, XV. Magia Topaketak ospatuko dira. Aurtengo edizioan hastapeneko ikastaroa, profesionalei zuzendutako mintegia eta amateur mailako “Atera ezazu barruan daramazun magia” lehiaketaren seigarren edizioa ospatuko dira.

David Blancok gidatuko du hastapen ikastaroa, eta magiaren artea hobeto ezagutzeko interesa duten 16 urtetik gorako guztiei dago zuzenduta. Izena emateko epea dagoeneko dago zabalik eta horrela egongo da martxoaren 24ra arte. Ikastaroa apirilaren 2, 4, 9 eta 11n ospatuko da, 19:30etatik 21:30ak arte.

Atera ezazu barruan daramazun magia” lelopean Amateur mailako Magia Lehiaketa ospatuko da seigarren urtez. profesional izan barik, eszenatoki baten gainean magia efektu edo trukoren bat egiteko adina ezagutza eta praktika duten 16 urtetik gorako pertsona guztiei dago zuzendua. Parte hartu nahi dutenek 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute helbide honetara, gutxienez bi magia efektu erakutsiz. Epea apirilaren 1ean ireki eta maiatzaren 2an itxiko da. 

Raul Alegría izango da magia mintegiaren gidaria, ilusionistei eta arte eszenikoekin erlazionatutako pertsonei dago zuzenduta, hala nola, akrobatak, clownak edota zirkuko artistak. Apirilaren 8an eta 9an izango da, 19:00etatik 22:00etara.

Ikastaro zein mintengian parte hartu nahi dutenek hemen aurkituko duten formularioa bete beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo.