Parte-hartzezko Aurrekontuetan proiektuak eta ekimenak aurkezteko epea zabalik

Bilbo hobetu dezakeen proiektu edo ekimen bat duzu eskutartean? Parte-hartzezko Aurrekontuen programa parte hartzeko prozesu ireki bat da, Bilbo hobetzeko asmoz, bilbotarrek euren proiektuak eta ideiak aurkez ditzaten. Proposamenak auzo, barrutik edo hiriko kolektiboren batentzat, zein hiri osoarentzat, garrantzitsuak izan behar dira.

Honako hauek aurkeztu ditzakete proiektu, ideia edota ekimenak:

  • Bilbon erroldatuta dagoen edonork, 16 urtetik gorakoa bada.
  • Edozein entitatek, Herritarren Parte-hartzerako Entitateen Erregistroan izena emanda badago.
  • Edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, lanbide-elkargo zuzenbide publikoko korporazio nahiz edozelako entitatek, baldin eta ordenamendu juridikoaren arabera nortasun juridikoa badu.

Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute, edo, idatziz aurkeztu Udal Erregistroaren bidez edo 8 barrutietan dauden Herritarren Arretarako Bulegoen bidez. Epea zabalik dago eta apirilaren 4ean itxiko da.

Ikuspuntu juridikotik nahiz teknikotik, besteak beste, eta bakoitzaren kalkulu ekonomiko bat egingo da. Ondoren, legezkoak eta teknikoki bideragarriak diren aztertuko da, eta garrantzitsuenak aukeratuko dituzte, 2020ko Udal Aurrekontuen Proiektuan jasota geratzeko.

Informazio gehiago hemen.