DJ-en lehiaketa Bilborock-en!

DJ lehiaketa batean parte hartzea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, 18 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara eta Euskadi bada zure bizilekua, jakin ezazu Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilborock-en antolatu duen DJ lehiaketan izena emateko epea irekita dagoela. 300€ eta material teknikoa irabazteko, zein Bilboko hainbat ekitalditan diskoak jartzeko aukera izango duzu.

DJ gazteek sortutako lan musikalari garrantzia ematea du helburu ekimen honek. Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute apirilaren 22a baino lehen. Maiatzaren 2an emango da aditzera lehiaketaren finalean arituko diren pertsonen izena. Ekitaldia maiatzaren 17an, 20:00etatik aurrera, ospatuko da Bilborock-en.

Aukera honi esker irabazleek esku-dirua jasoko dute; 300€ irabazleak eta 150€ bigarrenak. Horrez gain, material teknikoa zein Erasmus jaietan edo Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan diskoak jartzeko aukera izango duzu.

Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak hemen.