Rock, jazz eta folk “Poltsiko Musika” programaren edizio berrian

“Poltsiko Musika” programaren edizio berria hemen da, beste behin, hurbiltzen direnei hainbat herrialdetako musika joerak erakusteko, bertako taldeen zein gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik. Elkarren segidako lau ostiraletan izango dira kontzertuak eta rock, jazz edota euskal folk-a entzungo dugu.

Hona hemen XV. edizioaren egutegia:

  • Martxoaren 22an: Edu Basterra buru den Baster del Universo banda.
  • Martxoaren 29an: Claudia Morales Project-en txanda izango da. Gasteizen finkatutako kantari txiletarra.
  • Apirilaren 5ean: jazz panoraman ibilbide luzea duen eta bost disko kalean dituen bertako Sacratif taldearen eskutik
  • Apirilaren 12ean: Oier Aslak (gitarra eta ahotsa) eta Gurutze Etxebarriak (ahotsa) osatzen duten Asla Taldea.

rogramak hainbat estilotako kontzertuak eskainiko ditu elkarren segidako lau ostiraletan, rocketik, jazzera, bluesetik edo euskal folketik igaroz. Hitzordua 19:30ean izango da, Bertendona Institutuko Ekitaldi

Kontzertuak Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan izango dira, 19:30etatik aurrera. Sarrera doakoa da aretoa bete arte. Ordubete lehenagotik jaso ahal izango dira, institutuan bertan.

Informazio guztia hemen