ANIMAKOM FEST-en, Animazio-zinema nazioarteko jaialdiaren, edizio berria

Animazio-zinema gustuko dutenek apirilaren 2tik 8ra plan berezia izango dute, izan ere, ANIMAKOM FEST, Animazio-zinema Nazioarteko Jaialdia, ospatuko da gurean. Pedro Rivero zuzendari bilbotarra eta DEVELOP elkarte kulturala dira jaialdiaren sustatzaile naguiak.

Egoitza nagusia Bilborock izango da; bertan izango baitira lehiaketan parte hartzen duten laburmetraien proiekzioa apirilaren 4tik 6ra bitartean. Bestalde, lehiaketatik at, apirilaren 5an, 19:30etan, Women in Animation saio berezia emango da. Saioan, emakumeek zuzendutako animaziozko laburmetrai garrantzitsuenak ikusiko dira.

Nancy Denney-Phelps-ek, kazetaria eta animazio idazle iparamerikarra; Tal Kantor-ek, Israelgo errealizatzaile eta zuzendaria, eta Fermín Muguruza musikariak, lehiaketa ofizialaren (International Competition) hiru sariak aukeratuko dituzte. Bestalde, Léa Bancelin, errealizatzaile frantsesak, iazko Emakume Zuzendari Hoberenaren Sariaren irabazlea; Jesús Palacios zine kritikoa eta idazlea; Jeannette Enara Díaz ekoizleak, zein eta (H)emen ikus-entzunezko euskal emakume taldearen ordezkaria dena, ikasleen lehiaketaren (Students Competition) gainontzeko hiru sariak aukeratuko dituzte.

Jaialdiaren helburuetako bat, nazioarteko animazio elkartearen emakume zuzendari, ilustratzaile eta animatzaileen lana nabarmentzea da. Gauzak horrela, bost euskal emakume zuzendari sarituak izango dira aurtengo edizioanMyriam Ballesteros, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Maite Ruiz de Austri eta Begoña Vicario. Apirilaren 3an 19:30etan izango da sari banaketa, Campos Elíseos Antzokiaren Cúpula Aretoan.

Proiekzioetaz gozatzeko aukera ez ezik, formaziorako espazioa ere egongo da ANIMAKOM FEST jaialdian:

  • 15 orduko Storyboard-ari buruzko Ikastaro Monografikoa emango da, Ilustrazio Digitala CMYK Eskolan, apirilaren 1etik 5a bitardean, 18:00ak eta 21:00rak arte iraungo duena. Ikastaroaren kostua 60 eurokoa da, eta izen emateak info@escuelacmyk.com helbidean egin behar da.

Informazio gehiago hemen.