Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren edizio berria martxan da!

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren edizio berria martxan da! Aurten 31. edizioa ospatuko da Bilborock-en, talde gazte ez-profesionalen lana sustatzea, eta beraien talentua zabaltzea helburu duela. Izena emateko epea datorren astelehenean, apirilaren 1ean, irekiko da eta maiatzaren 5ean itxi, biak barne.

3 musika-modalitate ditu lehiaketak:

  • Urban: Rap (hip hop), trap, reggae, dancehall, afrotrap, afrobeat, funk, soul, R&B, jazz garaikidea, trip hop, grime, electropical, chip music, 8-bit, elektronikoa, ambient, industriala, elektrokunbia, dub, hardstyle, house, breakbeat, disco, techno, trance, minimal, drum’n’bass, elektro eta beste konbinazio batzuk.
  • Metal: Heavy, rock gogorra, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, gotikoa, industriala, A.O.R., hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste konbinazio batzuk.
  • Pop-Rock: Pop-Rock: rock, esperimentala, psikodelia, instrumentala, math, post rock, art rock, rock and roll, rhythm & blues, folk-rock, americana, hard rock, stoner, garage, noise, hard core, punk-rock, ska-reggae, emo, alternatiboa, indie, pop, tecno pop, power pop eta beste konbinazio batzuk.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat bakarrik izan daiteke 35 urtetik gorakoa.
  • Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
  • Abesti originalak aurkeztea. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

Izena eman nahi dutenek esteka honetan aurkeztu ditzakete euren proposamenak. Bertako formularioa beteaz gain, honako hau erantsi beharko dute:

  • 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan.
  • Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
  • Taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.
  • Taldearen sare sozialen profilak (Facebook, Twitter, Instagram, etab.)
  • Editatu gabeko bideo baten esteka, zuzenekoa nahiz entsegua (taldea zuzenean jotzen, ez bideoklipa).

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo.

Lehiaketaren oinarriak hemen.