Basque Fest, euskal kulturaren jaialdia, bueltan da

Apirilaren 17tik 21era ospatuko da Basque Fest jaialdiaren edizio berri bat, Aste Santuan hamaika ekintza kultural gure eskura jarriz. Bilboko Udalak sustatuta, euskal kultura ardats duen jaialdi honek 300 ekintza baino gehiago ospatuko ditu, ia danak doakoak eta gustu guztiarentzat pentsatuak daudela.

Zazpigarren urtez, hiria dinamizatzea, “hurbileko merkatua” delakoa bultzatzea eta kultura-turismoa sustatzea du helburu jaialdiak. Horretarako, sekzio ezberdinak egongo dira urtero lez: Kultura, Musika, Market, Sport eta Gourmet. AurtenZinema izango dugu, eta bertan Koldo Serra zuzendari bilbotarraren “Gernika” filma ikusiko dugu. Azpimarratzekoa da, apirilaren 18an, gaueko 21:00etan Plaza Berrian, Izarok kontzertua eskainiko duela eta apirilaren 20an, gaueko 22:00etan Azkuna Zentroan, Oreka TX & San Salvador arituko direla.

Bilborock Basque Fest jaialdiaren espazio bat izango da. Gauzak horrela, apirilaren 18, 19 eta 20an, 21:00etatik aurrera, Olatz Salvador, eMe eta Miren Narbaizaren kontzertuak izango ditugu, hurrenez hurren. Gainera, bertsolaritza-tailerrak ospatuko dira apirilaren 18 eta 19an.

Zabalguneko eraikina eta Arriagako plaza espazioen zerrendara batu dira. Areatzan Txoko Gourmet ospatuko da; 1.500m2 baino gehiagoko karpan hamabi euskal eskualdek eta elkartek lurraldeen onena ezagutaraziko dute .

Informazio gehiago jasotzeko hona jo.