Bilbao Art District 2019

Maiatzaren 2tik 12ra ospatuko da Bilbao Art District 2019ren “Arteen Astearen” beste edizio bat. Bilbo Udalak sustatzen du ekimen hau, hainbat eragile kultural eta artistikoekin lankidetzan. Hiriko ehun artistiko eta kulturalak garatzen duen jardueraren garrantzia nabarmentzea, eta lehiakortasuna eta etorkizuneko garapena garatzea du helburu.

Aurtengo edizioak ikusizko arteek hirian duten balio ekonomikoa, soziala eta kulturala aldarrikatzea, hausnartzea eta indartzea izango du oinarri. Ekimenak irauten dituen hamaika egunetan zehar, berrogeita hamar ekintza baino gehiago ospatuko dira Bilboko hainbat txokotan; esku-hartze artistikoak, erakusketak, bisitak, tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak. Doakoak izango dira eta gustu guztientzat pentsatua daude. Besteak beste, UPV/EHU-ko ikasleen sorkuntza artistikoak ikusteko aukera izango dugu.

Ekintzak hiriko hainbat espaziotan izango dira; Azkuna Zentroa –  Alhóndiga Bilbao-n edo Bilboko Arte Ederren Museoan, esate baterako. Kontsulta ezazu hemen informazio eta programazio guztia.